Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

EH Bilduk irabazi ditu Udal hauteskundeak 1060 botorekin eta Mikel Arregi izango da alkate hurrengo lau urtetan. 2019an baino 23 boto gutxiago jaso ditu aurten, 1083 boto jaso zituen orduan, baina bi zinegotzi irabazi ditu hala eta guztiz ere.
EAJ-PNV alderdiak, berriz, 493 boto jaso ditu, 2019an baino 300 gutxiago. Guztira 793 boto jaso zituen orduan eta bi zinegotzi galdu ditu.
PSE-EEk orain dela lau urte baino bi boto gehiago lortu ditu.
Partaidetzak nabarmen egin du behera, % 10,65 puntu hain zuzen ere, %60,84koa izan da.