Albisteak

EH Bilduk herri batzarra egingo du ostegunean Alonderon

Zestoako EH Bilduk herri batzarra deitu du martxoaren 12rako. Saioa Alonderon egingo dute, 19:00etatik 20:00etara.

Herritarren kezkak eta iritziak entzuteko espazioa sortzea da helburua. Bertaratzen direnei galdetu nahi diete zer kezka duten euren inguruan eta zein gai ikusten dituzten garrantzitsu etorkizunari begira. Herri batzarra irekia izango da, eta interesa duen edonor gonbidatu dute parte hartzera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide