Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak laguntza eskatu du datorren irailaren 5ean, ostiralean, egingo den Umeen Eguneko bazkarirako prestaketetan. Zehazki, bazkariarako mahaiak jartzeko boluntarioak behar dira.
Elkarteak azpimarratu du denon artean lanak azkarrago egiten direla eta, horrela, guztiok jaiez gehiago gozatu ahal izango dugula. Laguntzeko prest daudenek Guraso Elkarteko kideren batekin harremanetan jartzea eskatu dute, aurrez jakin ahal izateko zenbat lagun izango diren.
Boluntarioak goizeko 10:30ean elkartuko dira, kiroldegiko aterpean.
Ekain Guraso Elkarteak eskerrak eman dizkie aurrez laguntzeko prest dauden guztiei.