Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Arkupeetan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Umeei eta familiei zuzendutako eskulan tailerrak izango dira: txapak egiteko aukera, plaza apaintzeko euskarazko logoak banderinetan idaztea, eta aurpegi-margoketa ere bai.