Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak logo berria sortzeko lehiaketa antolatu du, eta parte hartzeko gonbitea zabaldu die herritar guztiei. Heldu nahiz gazte, edonork aurkeztu dezake bere proposamena. Logo berriarekin, elkarteko pankarta berria, kamisetak eta jertseak egiteko asmoa du guraso elkarteak. Parte-hartzaileek abenduaren 5a baino lehen bidali beharko dituzte diseinuak elkartearen helbidera, ekaingurasoelkartea@gmail.com.