Albisteak

Ekain haurreskolako langileek elkarretaratzea egin dute lan baldintza duinak aldarrikatzeko

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, haurreskolatan greba eta mobilizazioekin jarraitzen dute.  Ekain haurreskolako langileak, gurasoak eta udal ordezkariak haurreskola aurrean bildu ziren atzo eguerdian, Gure etorkizunaren defentsan haurreskolak partzuergoa borrokan lemapean.

Abenduaren 10 eta 16 egin zituzten lehen greba egunak. Abenduaren 22an, Hezkuntza Sailarekin izandako bileratik “genituenak baino zalantza eta kezka gehiago eta larriagoekin atera” zirela nabarmendu zuten sindikatuek. Hori dela eta, urtarrilaren 25 eta 27an eta otsailaren 22, 23 eta 24an greba eta mobilizazioetara deitu zituzten berriro ere langileak.

Hauek dira haurreskoletako langileen aldarrikapen edo eskaera nagusiak: Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean integratzea, lan hitzarmen berria negoziatzen hastea, lanpostuak egonkortzea, akordioak errespetatzea eta betetzea eta Haurreskolak partzuergoko langileei ere Osakidetzak Norbera Babesteko Ekipamenduak ematea eta aurrekontua handitzea.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide