Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren ostegunean Ekain kobaren aurkikuntzaren 54. urteurrena izango da. Hori dela eta, Ekain igoera antolatu dute Agiro Mendi Klubak eta Arazi garapen agentziak ostiralerako, hilak 9. 2007an eta 2008an jaiotako 24 gaztek hartuko dute parte igoeran.
Korrikalariak banaka irtengo dira, Sastarraingo harrobi azpitik eta 700 metroko luzera eta 200 metroko desnibela duen ibilbidea egin beharko dute, kobaren sarrerara arte. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da igoera. Amaieran, parte hartzaile bakoitzak kamiseta bat izango du opari.