Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urriaren 9an, 19:00etatik 20:00etara, “Ekain kobazuloaren berrikustea: XXI. mendeko arkeologiaren ikuspegi berria” hitzaldia egingo da udaletxeko pleno aretoan.
Ekain kobazuloa Paleolitoko artearen adibiderik ikusgarrienetako bat da, eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du. Azken urteetan, ikerketa arkeologikoen sistemen eta metodoen aurrerapenek aukera eman dute kobazuloari begirada berri bat egiteko, eta horri esker ondare paregabe honi buruzko informazio berria eta osoagoa lortu da.
Hitzaldia Diego Garate Maidagan arkeologo eta Kantabriako Unibertsitateko doktoreak (arte parietal paleolitikoan espezializatua) emango du.