Albisteak

Ekainberri eta Lili Jauregiak bat egiten dute maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Egunarekin

Ekainberri eta Lili Jauregiak bat egiten dute maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Egunarekin. Museoek gure gizarteari eskaintzen diotena aldarrikatzeko ospakizuna da, eta aurtengo Museoen nazioarteko egunaren leloarekin guztiz bat egiten dute Ekainberri eta Lili Jauregiak: Museoak heziketa eta ikerketa instituzio kulturalak direla aldarrikatuz.

Egitarau berezia izango da, Ekainberrirako bisita berria antolatu da, esperientzia berri bat eskainiz. Ilunpean duela 14.000 urte Ekaingo margoak lehen aldiz ikusi zituztenen larruan jarriko dira bisitariak. Aurkikuntza egin zuen arkeologoa izango balira bezala, argidun kaskoekin, kobazuloaren iluntasunean barneratuko da bisitaria, Gizateriaren Ondare diren Ekaingo margoak aurkitzera.

Lili Jauregiko bisita antzeztuak ere doakoak izango dira maiatzaren 18an, bi saio izango dira: 16:30tan gazteleraz eta 17:30tan euskaraz.

Egun honetako sarrerak, maiatzak 18, doakoak eta mugatuak dira, eskaintza agortu arte, internet bidezko sarrera erosketa webgunean Museoen Eguna promozio kodea erabiliz erosi ahal dira doan.

Sarrera salmenta webgunea:
Euskarazko doako sarrerak erosteko:
https://labur.eus/FVtiA
Gaztelerazko doako sarrerak erosteko:
https://labur.eus/hq7Kk




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide