Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Nazioarteko indarkeria matxistaren kontrako eguna dela eta ekitaldia antolatu du zestoako herritar feminista talde batek. Larunbat honetan izango da, eguerdiko 12:ooetan herriko plazan.
60. hamarkadatik ospatzen da egun hau eta orduztik 60 urte gehiago ere igaro dira. Hasiera batean Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile omentzeko data izan zen, Mirabal ahizpak hain zuzen. Hiru emakumezko hauek Rafael Trujilo dikatadoreak hil zituen. Gerora 1999an dominikarrek egindako proposamenari jarraituz Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusiak, Azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zuen.