Albisteak

Elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldia eskaini du Ainitze Gurrutxaga erizainak

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, “Elikadura osasungarria zahartzaroan, 10 gomendio” hitzaldia eskaini du gaur goizean Ainitze Gurrutxaga anbulatorioko erizain eta nutrizioan adituak. 40 lagun inguru bildu dira Alonderoko aretoan eta arretaz entzun dute Gurrutxagak eskainitako azalpen guztiak.

Bestalde, martxoaren 10ean, Zestoako inguruetan ibilalditxoa egingo dute. Goizeko 10:30ean bilduko dira kiroldegiko atarian. Amaitutakoan, hamaiketako eder bat egingo dute, eguerdiko 12:00ak inguruan.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide