Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Wadna Elkarteak aurten ere bat egin du “Elikatu Itxaropena” karabanarekin, eta gaur goizean 3 tona material bidali dituzte Saharara.
Urtarrila eta otsailean Zestoa, Zumaia eta Azkoitian egindako bilketen bidez jaso dira materialak. Herrietako kaleetan ez ezik, hainbat ikastetxetan ere aritu dira elkartasuna lantzen: Zestoan Arroabeko eta Aizarnako eskolak eta Zestoako Ikastetxea; Azkoitian Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxea; eta Zumaian Zumaiako Ikastetxea.
Jasotakoa Aljeriako Tindufeko kanpalekuetan bizi diren Saharar errefuxiatuei helaraziko zaie, han dagoen elikadura-krisiari aurre egiten laguntzeko.
Bestalde, uda honetan Saharar haur bat hartu nahi duten familiek Oporrak Bakean programaren bidez eman dezakete izena, Wadna Elkartearekin harremanetan jarrita.