Elkarrekin Eskualdea Eraldatzen

• Genero berdintasunaren eragina eskualdearen garapenean.

Iraurgi Berritzenek -Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziak- atzo goizean ospatu zituen Topaketen XVII. edizioa Azkoitiko Elkargunean. Bertan bildu ziren Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, eskualdeko hogeitabi enpresa, eskualdeko bost ikastetxee, Lanbide Heziketa eta Lanbideko ordezkariak.

Ongi etorria egin zitzaien bertaratutako guztiei, Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzeneko Lehendakaria eta Azkoitiako alkatea, Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua eta Iraurgi Berritzeneko zuzendaria Begoña Beobideren eskutik.

Ekitaldia bi atal nagusitan antolatu zen. Lehen zatian, IB Sareko Kudeaketa Kontseilua osatzen duten kideekin mahai ingurua ospatu zen, Udal, Enpresa, Hezkuntza eta Enplegu Guneetako ordezkariekin, hain zuzen:

Leire Goenaga (Azpeitiko Udala), Cruz Alberdi (Sidenor), Aitor Cordoba (Iraurgi Ikastetxea), Eduardo Sudupe (Izarraitz Lanbide Heziketa), Mª Jesus Etxaniz (Lanbide) eta Itziar Abarisketa Iraurgi Berritzen-eko Enpresa eta Enplegu koordinatzailea.

Mahai inguruan, Kudeaketa Kontseilua eta elkarlan guneen berri eman zuten, 2019an zehar landu diren lan lerroak eta elkarlanean garatzen ari diren zenbait proiektu azaldu zituzten. Arlo sozioekonomikoan eskualdeak dituen erronkei aurre egiteko udal eta eremu desberdinen arteko lankidetza ikuspegi amankomun batetik garatzea ezinbestekoak direla azpimarratu zen eta orainarteko ibilbidearen balorazio positiboa egin zen.

Ekitaldiaren 2. zatian, Genero Berdintasunaren ikuspegia aztertu zen partehartzaileekin, Pilar Kaltzadaren eskutik. Partehartzaileek lan taldetan, genero berdintasunaren ikuspegiak eskualdearen garapenean duen eraginaz hausnartu eta eztabaidatu zuten. Bertan hizpide izan ziren, gizartean dauden oztopoak: aurreiritziak, baldintzak, egiturak, genero arrakalak besteak beste. Aurrera begira berriz, landu beharreko ekintza desberdinak zein izan beharko lirateken azaldu ziren: sensibilizazioa, praktika onen bisibilizazioa, prestakuntza, egitura eta baldintzak egokitzea.

Ekitaldia, Nagore Alkorta Azpeitiako alkatea eta Mikel Arregi Zestoako alkatearen eskutik amaitu zen, non ondorio gisa, datorren urtean eskualdean genero berdintasunean eragiteko kompromezua hartu zuten eragileek, gune eta proiektu desberdinetan ekintza desberdinak txertatuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide