Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Zestoako Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Iruñean gertatutako azken hilketa matxista salatzeko. Mobilizazioa 19:00etan izango da plazan, Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean, eta herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte.
37 urteko emakume bat hil zen atzo goizaldean Iruñean, etxebizitza bateko hirugarren solairutik erorita, indarkeria matxistagatik ezarritako urruntze agindua urratu zuen gizon batengandik ihesi zihoala. Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen gertakariaren ondoren.
Era berean, Urola Erdiko Itaiak mobilizazioak deitu ditu Azpeitian eta Azkoitian ere, gaur bertan 19:00etan egingo diren elkarretaratzeekin. Antolatzaileek azpimarratu dute indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboa antolatzea beharrezkoa dela.