Albisteak
[ELKARRIZKETA] Jon Goikoetxea: “Jasotzen dudan lehen saria da eta oso gustura nago, lanean jarraitzeko gogoz”
— 2019-02-28Iraeta jatetxeak ‘BMW Más Gastronomía’ saria jasoko du datorren maiatzean. Euskal sukaldaritza tradizionaleko kategorian saritu dute jatetxea eta bertako sukaldari den Jon Goikoetxearekin izan gara.
Betidanik izan al duzu sukaldaritzarekiko afizioa?
Bai, txiki txikitatik. Hauxe ezagutu dut etxean, su artean ibili naiz beti. Familiako laugarren sukaldari belaunaldia naiz.
Noiz hartu zenuen sukaldari izateko erabakia?
19 edo 20 urte nituela izan zen. Dakidan gehiena hemen ikasi dut, ama eta amonarekin.
Sakrifizio handia eskatzen du zuen lanak…
Denak bezala. Batzuk baloratzen dute eta beste batzuk ez. Zailena ordutegiak dira, denek jai dutenean guk lana egin behar. Niri asko gustatzen zait sukaldatzea eta benetan disfrutatzen dut nire lanarekin.
Iraeta jatetxean beti sukaldaritza tradizionala landu duzue, zein da zuen plater izarra?
Legatza era guztietara; saltsan, arrautzatuta…
Ze produktu da ezinbestekoa sukalde batean?
Oliba-olio birjin on bat.
Nola jaso duzu BMW sariaren albistea?
lusio handiz jaso dut albistea. Jasotzen dudan lehen saria da eta oso gustura nago, lanean jarraitzeko gogoz.
Egin zaitez bazkide