Albisteak

Emaitza bikainak lortu ditu Naroa Agirrek Euskal Selekzioarekin Trobada la Mediterranea txapelketan

Neskek one-wall modalitatean txapeldunak izan dira eta pilota joko internazionalean azpitxapeldunak. Gizonezkoak berriz Llargues espezialitatean txapeldun izan dira eta one-wall  espezialitatean eta internazionalean azpitxapeldunak. Hemendik hamar egunera Holandara joango da Naroa Agirre selekzioarekin Europa mailakoa jokatzera.

C.I.J.B. erakundeak Euskal Pilota Federazioa bere kide bezala onartu zuenetik, joko zuzenen Euskal Selekzioa bere nazioarteko ibilbidea jorratzen ari da eta asteburu honetan nazioarteko federakuntzak antolatzen duen Trobada la Mediterranea txapelketan parte hartu du Valentziako Simat de la Valldigna eta Benifaró udalerrietan. Euskal Pilota Selekzioko hamar pilotarik hartu dute parte eta horien artean dago  Naroa Agirre arroarra. Euskal Selekzioaz gain, Valentziako, Catalunyako, Ita liako, Portugalgo eta Frantziako selekzioek hartu dute parte. Euskaldunak emaitza oso onekin datoz gaur bukatu den txapeletatik bueltan. Neskek one-wall modalitateko finala irabazi dute eta pilota joko internazionalean azpitxapeldun gelditu dira. Gizonezkoak berriz Llargues espezialitatean txapeldun izan dira eta one-wall  espezialitatean eta internazionalean azpitxapeldunak. Hemendik hamar egunera, Holandara joango da Naroa Agirre selekzioarekin Europa mailan jokatzera.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide