Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Gaur goizean egin da Gaztetxean “Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamenak” hitzaldia. Itaia-k antolatuta, 20 lagun inguru elkartu dira saioan; neska zein mutil aritu dira bertan entzule eta solaskide.
Hitzaldian emakume langileen egungo egoera aztertu dute, kasu zehatzak adibide gisa erabiliz. Euskal Herriko zaintza sistema edota Epstein kasua besteak beste. Egiturazko indarkeria emakumeengan nola eraikitzen eta betikotzen den azaldu dute, eta, aldi berean, horren atzean dauden erantzuleak identifikatzen saiatu dira.
Saioaren amaieran, egoera horren aurrean hartu beharreko neurriez eta antolakuntzaren garrantziaz jardun dute, emakume langileen askapenerako bidean proposamen zehatzak mahai gainean jarriz.