Albisteak
Emakume Pilotarien Jardunaldien baitan, “Raketistak lehen eta orain” dokumentala ikusteko aukera izango da ostiralean kultur etxean
— 2025-03-25Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 100. urteurrenaren baitan, Emakume Pilotarien Jardunaldia antolatu da martxoaren 27tik 29ra bitartean Zestoan eta Azpeitian. Xehetasunen berri emateko, ostegunean izango da prentsaurrekoa. Bertan parte hartuko dute Itziar Lete, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidenteak, Mikel Arregi alkateak, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Gloria Agirre ‘Aizarnako Txikita’ raketistak.
Aurreratu dutenaren arabera, martxoak 27, ostiralean, Jon Juanes Iragorri zuzendariaren “Raketistak lehen eta orain” dokumentala ikusteko aukera izango da kultur etxean, arratsaldeko 18:30ean. Gloria Agirre Aizarnako raketista ere bertan izango da. Erakusketa ere prestatu dute martxoaren 27tik 29ra bitartean ikusgai izango dena. Azkenik, martxoaren 29an, larunbatean, hainbat espezialitatetako goi mailako afizionaturen arteko jaialdia ere izango da kiroldegiko frontoian, arratsaldeko 17:00etatik 19:30ak bitartean.
Egun honetan bertan, Azpeitian, Eskola adineko eskuzko topaketak egingo dituzte goizeko 10:00etan, Federatuen paleta topaketak 12:00etan eta jarraian, bazkaria ere izango da Elikagunean.
Egin zaitez bazkide