Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Arroabeko eragile ezberdinek elkarlanean antolatutako egitaraua aurkeztu dute Martxoaren 8aren bueltan, Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzeko asmoz. Hainbat ekintza prestatu dituzte datozen egunetarako, aldarrikapena, sormena eta elkargunea uztartuz.
Martxoak 6, ostirala, izango da lehen hitzordua. 15:30ean, eskolatik abiatuta, ikasle, irakasle eta Arroako herritarren kalejira aldarrikatzailea egingo dute; amaieran, ikasleen bertsoak entzungo dira plazan. 17:00etan, berriz, Elkargunean haurrentzako sormen tailerra izango da. Izena emateko Gaztelekura idatzi behar da WhatsApp bidez (688 684 029), eta epea martxoaren 2an amaituko da.
Martxoak 8, igandean, 9:30ean, plazatik irtenda, mendi buelta egingo dute Aizarnazabalera. 12:30ean, kontzentrazioa izango da plazan. Eta 14:00etan, bazkaria egingo dute Ederki elkartean. Bazkarirako izena ematea Txaran egin behar da, martxoaren 5a baino lehen.