Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Plaza mugatuak izango dira eta Biolur eta Bionekazaritzako bazkideei lehentasuna emango zaie. Parte hartu nahi dutenek mezu elektronikoa bidali behar dute bionekazaritza@gmail.com helbidera. Ikastaroaren kostua, 10 eurokoa izango da bazkide direnentzat, bazkide ez direnentzat berriz, 15 eurokoa. Emakume guztiek parte har dezakete, ez da beharrezkoa aldez aurreko esperientziarik izatea, baizik eta ikasteko gogoa eta trebetasun berriak eskuratzeko gogoa, nekazaritzako makinen munduan konfiantzaz moldatzeko.
Ikastaroa Amilibia baserrian egingo da, Iraetan, 10:00etatik 14:30era. Ikastaroan zehar parte-hartzaileek giro aberasgarrian murgiltzeko aukera izango dute, non ezagutzak eta esperientziak trukatzea funtsezkoa izango den.