Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Hiru urtez behin Idiakaitz Txistulari Taldeak antolatzen duen Txistulari Alardea berriz izango da aurten Zestoan. Hitzordua abuztuaren 31n, arratsaldeko 19:00etan, Plaza Nagusian izango da.
Ohiturari jarraituz, euskal musikagintzako izen ezagunak eta herriko musikariak elkartuko dira oholtza gainean. Aurtengo emanaldia emozioen inguruan ariko da, eta Benito Lertxundiren musikak ere bere lekua izango du.
Gonbidatuen artean izango dira Oriotik etorritakoak: Julen Alonso trikitilaria eta Imanol eta Iratz Urkizu aita-alabak. Haiekin batera arituko dira Amaia Aldalurrek zuzentzen duen Zumaiako San Pedro Abesbatza eta metal bostkote bat ere.
Herriko musikariak izango dira beste behin alardearen ardatz nagusia: Nerea Mendizabal, Agurtzane Auzmendi, Joritz Zunzunegi, Itxaropena dantza taldea, Mertxe Merinok prestatutako eskolako haur kantariak eta, noski, Idiakaitz Txistulari taldea.