Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Kanpoan eguraldi eguzkitsua eta beroa egiten bazuen ere, 30 lagunetik gora bertaratu ziren Alondero aretora, Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan antolatutako hitzaldira. Zestoako Zaintza Sarearen eta Zestoako Udalaren antolakuntzapean, Jexux Odriozolak hartu zuen hitza, eta herriaren historia izan zuen hizpide. Hain zuzen ere, Erdi Arora arteko Zestoaz mintzatu zen; hala ere, saioan, besteak beste, gaur egungo Zestoaren inguruko buruzko datu orokorrak ere aipatu zituen.
