Albisteak

Eromen Produkzioak Euskal Antzerki Topaketak itxiko ditu “Sorginen Baratza” antzezlanarekin Azpeitian igandean

Asteburu honetan, Euskal Antzerki Topaketei amaiera emateko, Publikoaren Saria banatuko da eta “Sorgin Baratza” Eromen Produkzioak taldearen lana taularatuko da, Amancay GaztaƱaga aktore eta zuzendari zestoarrak zuzenduta.

Emanaldia igandean izango da, 19:00etan, Azpeitiko Soreasu antzokian, eta Eromen Produkzioak taldearen parte diren 35 lagunek osatuko dute, denak GaztaƱagaren zuzendaritzapean.

Sorgin Baratza antzezlanak eszenaratze zirraragarri eta hunkigarria eskaintzen du, euskal antzerkiaren onena bildu duten topaketei amaiera bikaina emateko. Zestoatik, antzerkizale guztiak animatzen dira ikuskizun honetara joan eta gozatzera.

Antzezlanaren sinopsiak honela dio: Mundua bitan zatiturik dago; alde batetik, botere militarra eta politikoa dago; eta bestetik, artistikoa eta humanista. Liskar amaigabe batean bizi dira bi talde horiek. Baina, egun batean, bien arteko gatazka aldatu dezakeen zerbait gertatzen da. Zer gertatuko litzateke liburu batek munduko sekretu eta gertakizun guztiak gordetzeko eta aurreikusteko ahalmena izango balu? Informazioa boterea da. Noren eskuetan geldituko da?

Sarrerak erosi nahi dituenak hurrengo estekan aurkituko ditu: Antzerki topaketetako sarrerak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide