Albisteak

Eromen Produkzioak taldeak ‘Guateke’ antzezlana aurkeztuko du Azpeitiko 39. Euskal Antzerki Topaketetan

Datorren urriaren 28an hasiko da Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 39. edizioa. Azaroren 14ra bitartean, hamalau antzezlan, lau estreinaldi eta txotxongiloen saioez gozatuko dute bertaratzen direnek.

Topaketetan aurkeztuko dituzten obren artean, Zestoako Eromen Produkzioak taldearen Guateke lana izango da. Iñigo Dierez azkoitiarrak idatzi eta Amancay Gaztañagak zuzendu du obra. Azaroaren 7an, igandea, izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00etan, Soreasu antzokian. Sarrerak eskuragai daude Azpeitiko Udalaren webgunean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide