Albisteak
Eromen Produkzioak taldeak “Hysteria” antzezlana aurkeztuko du Azpeitiko XXXV. Euskal Antzerki Topaketetan
— 2017-11-03Azpeitiko XXXV. Euskal Antzerki Topaketa ospatuko da azaroaren 1etik 26ra bitartean. Topaketetan aurkeztuko diren antzezlanen artean Zestoako Eoromen Produkzioak taldearen “Hysteria” antzezlana izango da. Zehazki azaroaren 18an aurkeztuko dute, 21:30ean hasita Soreasu Antzokian.
Hysteria Amancay Gaztañagak zuzendutako obra bat da eta “histeria femeninoa” gaitz ezagunaren nondik norakoak jorratzen ditu. Hysteria 2017ko Zestoako Antzerki Hamabostaldian estreinatu zen. eta hiru egunez jarraian Zestoako Kultur Etxeko aretoa bete egin zen.
Obra hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai sarrerak Soreasu Antzokiko lehiatilan. Horretaz gain, internetez ere erosi daitezke sarrerak esteka honetan: https://entradium.com/es/site/euskal-antzerki-topaketen-xxxv-edizioa/eventos
Azpeitiko XXXV. Euskal Antzerki Topaketetako egitarau osoa hemen kontsultatu dezakezue.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU