Martxoa 2026
— 2026-03-25Irakurri 280. zenbakia hemen.

Zestoako Zaintza Sarea eta Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, Udalarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean, hirugarren adinekoei zuzendutako erorikoen prebentzio tailerra egin zuten atzo. 25 lagun inguru bildu ziren kiroldegian, eta Zestoako anbulatorioko erizainak hartu zuen hitza. Hark erorikoen prebentzioaren garrantzia azpimarratu zuen; izan ere, azaldu zuenez, 65 urtetik gorakoen %30 erortzen da urtean, eta 80 urtetik gorakoen kasuan, berriz, erdiak. Osasunarekin lotutako zaindu beharreko faktoreak eta lagungarri izan daitezkeen aholkuak eman zizkien bertaratuei.
Bestalde, Alaitz Egañak, Zestoako Jarduera Fisiko eta Kirol teknikariak, erorikoak saihesteko orduan jarduera fisikoak duen garrantziaz hitz egin zuen. Azken ikerketen arabera, indar ariketak lantzea ezinbestekoa dela azaldu zuen. Ondoren, ariketa fisikoen adibide batzuk erakutsi zituen Mikel Irurek.
