Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoa Zaintza Sareak Osakidetzarekin elkarlanean erorketak saihesteko tailerra antolatu du. Bi saio egingo dira, lehenengoa euskaraz, azaroaren 29an eta bigarrena gaztelaniaz abenduaren 13an. Biak 9:30etik 11:00etara izango dira Alondero aretoan. Parte hartu nahi dutenek, osasun-etxean eman beharko dute izena.
Tailer hau muskuluen oreka edo ahultasun arazoak hautematen dituzten pertsonei zuzentzen da. Batez ere, azken urtean eroriko bat edo gehiago izan dutenei eta jarduera fisikorik edo kirol-jarduerarik egiten ez dutenei.