Albisteak

Erraldoiak diren azpiegiturak diru publikoaz laguntzeari utzi eta herritarren beharrei erantzutea lehenesteko eskatu dute Sortuk deitutako elkarretaratzean

Hogeita hamar lagunetik gora elkartu dira gaur goizean “Non dago diru publikoa? Lehenik herria!” lemapean, Sortuk deitutako elkarretaratzera. Joseba Alberdi, Sortuko kideak, azaldu duenez; “Neurri murriztaile eta sozialak hartzen ari dira, baina, neurri horiekin batera herritarren beharrei erantzuteko laguntzak ere behar ditugu. Sistema publikoaren indartze bat egon behar du; osasungintzan, hezkuntzan…”. Eta gehitu du; “Orain esate baterako, ostalaritza ixteko erabakia hartu da, baina lagundu ere egin behar da eta horrela hartzen ari diren neurri guztiekin”. ERTE eta muturreko egoeran zaurgarrietan dagoen jendea ere gogoan izan du Alberdik, hauek babestea ezinbestekoa dela esanez. Bukatzeko esan du, diru publiko guztia proiektu erraldoietan (AHT, Petronor, metroak…), pribilegiatu batzuen esku gelditzen ari dela,baina,herritarren beharrei erantzuteko laguntzetara ez dela dirua

iristen.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide