Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Jesus Altuna arkeologoak 1985ean Erralla kobazuloan aurkitutako txakur hezur bat Europan ezagutu den etxeko txakur zaharrenetariko bat dela frogatu du EHUko Giza Biologia Ebolutiboko taldeak. Altunak kanido baten besahezur ia osoa berreskuratu zuen, baina une horretan zaila zen hezur hura zein kanidori zegokion identifikatzea.
Orain, Conchi de la Rua irakasleak zuzentzen duen ikerlari taldeak ikerketa sakona egin du. Canis lupus familiaris (etxeko txakur) gisa identifikatu dute hezurra eta 17.410 eta 17.096 urte arte dituela baieztatu dute. Hori horrela, Europan orain arte izandako txakur zaharrenetariko bat da Errallan aurkitutakoa.