“Erraustegiaren kontrako eta osasunaren aldeko” giza-katera joateko deialdia
— 2016-05-18Erraustegiaren kontrako eta osasunaren aldeko giza-katea egingo da maiatzaren 29an Donostian, Onkologikotik Aldundira. Gipuzkoako herri guztietan ari dira bertaratzeko deialdiak egiten, eta Zestoan ere herritar talde bat ari da giza-katera joateko autobusa antolatzen. Guneka egongo da antolatuta katea, eta zestoarroi Urgentziak eta Ilunbe arteko gunean egotea tokatu zaigu. 11:30ean izango da eta milaka pertsona elkartuko gara bertan.
Ezetz esango diogu erraustegiari, ez dugula behar eta ez dugula nahi; ez Zubietan eta ez inon. Ez dugu gure eta gure ondorengoen osasuna arriskuan jarri nahi, eta ezin diegu gure seme-alaba eta bilobei etorkizuna lapurtu.
Esan diezaiogun guztion artean erraustegiari ez! Eta egin dezagun guztion osasunaren alde!
Larunbat honetan, maiatzaren 21, giza-katera joateko apuntatzeko mahaia jarriko dugu Erdi Kalean eguerdian eta arratsaldean.
Egin zaitez bazkide