Albisteak

Errege Magoak iritsiko dira astelehenean Arroabera eta Zestoara

Txikienentzat urteko egun magikoenetakoa izango da astelehenekoa. Usadioari jarraituz, hilaren 5ean Errege Magoen desfileak izango dira bai Arroabean, baita Zestoan ere.

Herrigunera 18:30ak aldera iritsiko dira Errege Magoak eta haien laguntzaileak Akoatik behera. Ohikoa den moduan, herriko kaleak zeharkatuko dituzte, eta ostean, geldialdia egingo dute Gisasola egoitzan. Ekitaldia elizan amaituko da, eta bertan haurrek euren eskutitzak emateko aukera izango dute.

Arroabera ere iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. 18:10ean helduko dira Olaetatik, eta umeek aukera izango dute haiekin elkartzeko. Gainera, hilaren 4an eta 5ean erregeei gutunak bidaltzeko postontzia jarriko dute elizaren atarian, 16:00etatik 19:00etara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide