Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar zaldiz iritsi ziren Zestoara, Akoa aldapan behera, eta jendetza bildu zen haien esperoan. Mirra, urrea eta intsentsua eskaintzeko kaperan geldialdi bat egin ondoren, herrian zehar ibili ziren Musika Bandak eta herritar ugarik lagunduta. Gisasola egoitza bisitatu zuten elizara iritsi aurretik, eta haurrek, hunkituta, gutunak eman, argazkiak atera eta Erregeekin hitz egin zuten.