Albisteak

Errege Magoen bisita jaso zuten Arroabean ere

Arroabera ere iritsi ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Herriko txikienek gogotsu itxaron zieten, geroago opariak ekarriko zizkieten hiru erregeei, eta dozenaka izan ziren ikusminez Errege Magoak agurtzera irten ziren auzotarrak, txiki eta ez hain haurrak. Arratsaldeko 18:00ak igarota, Olaetatik iritsi ziren hiru erregeak, danbor hotsen laguntzarekin, eta kaleetan barrena ibili ziren bizilagunak agurtzen, ibilbidea elizan amaitu arte. Behin bertan, haurrekin elkartu ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta opariak eman zizkieten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide