Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Erremontari Herriz Herri egitasmoaren barruko erremonte jaialdia izango da gaur, irailaren 6an, pilotalekuan. Saioa 12:00etan hasiko da, eta bi partida jokatuko dituzte.
Lehenengo neurketan, Aiestaran VII.ak eta Goikoetxea VI.ak Deskargaren eta Aiestaran VI.aren aurka jokatuko dute. Bigarrenean, berriz, Aldabek eta Larrañagak Goikoetxea V.a eta Azpiroz izango dituzte aurkari.
Bi partidak hiru setetara jokatuko dira: lehenengo biak 15 tantora, eta hirugarrena, 8 tantora.