Albisteak

Errigora eta Xiberoako ikastolen aldeko otarrak eskatzeko aukera izango da Portalen

Hamar urte bete ditu aurten Errigorako otarrak. Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzeko eta zonaldeko euskalgintzari ekarpena egiteko xedea du egitasmoak. Azaroaren 8a bitartean Portalen eskatzeko aukera izango da otarra 50 euroren truke. Saski bakarra osatu dute aurten, 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzionalekin. Bost produktu amankomunak –zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta alkoholdun botila bat– eta beste 4 produktuak gainontzeko ohiko produktuekin osatuta.

Xiberoako ikastolen aldeko otarra eskatzeko aukera ere bada Portalen. Hiru otarra ezberdin daude, 50 eurokoa, 57koa eta 68koa, ahate gibel, txerriki patea, ardi gazta, eztia, pastak eta antzeko produktuz osatuak. Otarra hauek eskatzeko aukera azaroaren 2tik 24ra bitartean izango da Portalen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide