Albisteak

Errigorako produktuak dastatzeko aukera izan zen atzo arratsaldean Portalen

Martxan da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina. Egitasmo honen helburua, Nafarroako hegoaldean euskara bultzatu eta indartzea da, eta horretan laguntzeko bertako baratzetako produktuekin osatutako hiru otar eros daitezke: saski beltza (betikoa 55€), saski berdea (ekologikoa 65€) eta saski zuria (berezia 75€). Jasotako diruaren %25a zonalde horretan euskalgintza sustatuz euskara hauspotzeko erabiliko da. Azaroaren 11a izango da otarrak eskatzeko azken eguna zestoa@aek.eus helbidean edota 670 420 048 telefonoan.

Dastaketa Portalen

Atzo, asteartea, Errigorako produktuen dastaketa izan zen Portalen. AEKk eta Portale Kultur Elkarteak antolatu zuten saioa eta bertaratu zirenek, produktuak dastatzea gain, Errigora zer den hobeto ulertzeko azalpena jaso zuten.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide