Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Sarek martxan jarritako Izan Bidea dinamikaren baitan, Euskal Herriko 650 mendi ezagunetara aldi berean igoko dira ehunka lagun datorren larunbatean, presoen eskubideak aldarrikatzeko. Zestoarrek ere bat egin dute dinamikarekin eta Ertxinera igotzeko deia egin dute. Goizeko 10:00etan irtengo dira Gurutzetik. 11:00etarako tontorrean izango dira eta bertan taldeko argazkia aterako dute. Arroarrak Andutzera igoko dira eta 9:30ean finkatu dute irteera ordua.