Albisteak

Ertxiña musika eskolak ez du kuota osoa kobratuko maiatza eta ekainean

Covid-19 gaitzak irakaskuntzan bete betean eragin du. Irakasle guztiak moldaketetan dabiltza, ikasleak aurrez aurre izan gabe erakusten jarraitu nahian. Horrelaxe dabiltza Ertxiña Musika Eskolan ere. WhatsApp eta bideo dei bidez nolabait klaseak emanez, solfeoko aurreneko mailakoak ikasgela birtualaren bidez… Orokorrean gurasoak nahiko gustura daudela azaldu digute. Ari direla irakasleen esfortzua baloratzen.

Zenbait erabaki hartu ahal izateko, musika eskolako batzordeak bideo bilera egin zuen pasaden larunbatean, eta besteak beste maiatzeko eta ekaineko kuotetan % 20ko beherapena egitea erabaki zuten eta urte osoa ordainduta duenari dagokion zatitxoa itzuliko zaio. Datorren 2020/21 ikasturteko matrikulazioa, musika eskolan aurreneko aldiz matrikulatzen direnei bakarrik kobratuko zaie, beraz, matrikula ordaintzetik salbuetsita geldituko dira aurreko urteetan musika eskolako ikasle izan direnak. Egoera honetan, oraindik ezin dituzte jakinarazi noiz izango diren matrikulazio epe eta baldintzak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide