Ertxiña Musika Eskolak irailaren 5ean jakinaraziko ditu ikasturte berriko ordutegiak
Danbolin— 2023-09-01
Ertxiña Musika Eskolan ikasturte berriari ekitera doa eta jakinarazi du irailaren 5ean, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara instrumentuen ordutegiak zehaztuko dituztela. Oraindik plaza batzuk libre daude eta norbaitek matrikula egin nahiko balu ere egun horretan izango du horretarako aukera, musika eskolara gerturatuta, edota 943 147 911-689 543 615 telefonoetara deituta.
Ikasturtea irailaren 11n hasiko da.