Ertxiña musika eskolak matrikulazio epea zabalduko du apirilaren 16an
Danbolin— 2024-04-15
Ertxiña musika eskolak 2024-2025 ikasturteko matrikulazioa zabalduko du bihar, apirilaren 16an, eta zabalik egongo da apirilaren 30 bitartean. Eskaerak ertxiamusikaeskola@yahoo.es helbidearen bidez edo musika eskolan bertan egin ahal izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Bost urtetik aurrerakoek musika tailerrean eman ahal izango dute izena. Zazpi urtetik aurrerakoek, aldiz, musika hizkuntza saioak eta askotariko instrumentuak ikasteko aukera izango dute. Horrez gain, helduentzako eskaintza ere izango da urtero bezala.