Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ertxiña Musika Eskolako arduradunek jakinarazi dutenez, gaur, asteartea, batzar orokorra egingo dute. Arratsaldeko 18:30ean izango da musika eskolan bertan, eta ikasleen familiei bertaratzeko deia egin diete.
Aste honetan, gainera, urtea amaitzeko, Ertxiña Musika Eskolako ikasleek Gabonetako ohiko emanaldia eskainiko dute. Emanaldia udaletxe azpian izango da, 18:30ean, eta Gabon kantak zein bestelako piezak interpretatuko dituzte.