Albisteak

Ertxiña Musika Eskolako haurrek kaldereroak ospatuko dituzte astelehenean

Otsailaren 10ean, astelehenean, arratsaldeko 17:15ean, kaldereroz mozorrotuta aterako dira Ertxiña Musika Eskolako haurrak, urtero bezala. Ekimen honekin, asteburuan ospatuko diren inauteriei hasiera eta iragarpena eman nahi diete.

Kaldereroen kalejirak egoitza batetik bestera egingo du ibilbidea, zartagina eta mailuarekin erritmo alaiak joaz. Ohiturari eutsiz, haurrek giro alaia eta festa kutsua zabalduko dute kaleetan barrena, inauterietako lehen doinuak herrira ekarriz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide