Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo Kaldereroen desfilea egin zuten Ertxina Musika Eskolako ikasleek. San Joan egoitzan hasi eta Gisasola egoitzan amaitu zuten ibilaldia, euriak ekitaldia luzatzeko etenik eman ez baitzuen.
Trikitixa eta panderoaren laguntzaz, Kaldereroen ohiturazko kantak eskaini zituzten, eta bi egoitzetan zein bien arteko ibilbidean haurrek sartagiei eraginez iragarri zituzten ate joka dauden inauteriak.