Albisteak

Eskola Txikien Festarako bidearen hasiera ekitaldia egingo dute martxoaren 14an Aizarnan

Ekainaren 14an ospatuko dute Gipuzkoako Eskola Txikien festa Aizarna. Egun horretarako prestaketa lanetan murgilduta dabiltza auzotarrak eta herritarrei festari buruzko informazio orokorra emateko asmoz, hasiera ekitaldiko bazkaria antolatu dute. Martxoaren 14an izango da, Aizarnako pilotalekuan. Festari buruzko informazioa emateaz gain, lantaldetan parte hartzeko gonbidapena ere luzatuko dute.

Ahalik eta jende gehiena bildu nahi dute bazkarian, haur txikienetatik hasi eta etxeko aiton-amonetara. Herrian eta kanpoan bizi diren aizarnar guztiak daude gonbidatu dituzte. Txartelak Anbun eta Konpittokon egongo dira salgai martxoaren 8a bitartean. Helduentzako menua 20 euroko ordaindu beharko da, eta haurrena, 12.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide