Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean, Eskola Txikien Jaiaren harira, udako arropa salmenta egingo da Arroabeko Elkargunean (Txomin tabernaren parean).
Salmenta 17:00etatik 18:30era izango da, eta bertan eskuratu ahal izango dira 2026ko Eskola Txikien Jaiarako prestatu diren arropak. Ordainketa momentuan bertan egin beharko da, eskudirutan. Eskola txikien aldeko ekimena babesteko eta jaia girotzen hasteko aukera paregabea izango da.
Aurtengo Eskola Txikien festa Zizurkilen izango da, 2026ko ekainaren 14an.