Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udala, Urola Kostako beste herrietako udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, indarkeria sexistaren aurkako protokoloa lantzen ari da. Aiako, Aizarnazabalgo, Azkoitiko, Azpeitiko, Getariako, Orioko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako Udalak ari dira protokoloa osatzen. Udal horietako hainbat ordezkari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Saileko zuzendari den Miren Elgarrestarekin elkartu ziren gaiaz hitz egiteko. Josetxo Mendizabal alkatea ere bileran izan zen.
Argazkia: Urola Kostako Hitza