Albisteak
“Eskura” hausnarketa prozesua aurkeztuko du Gure Esku Dago herri ekimenak
— 2015-10-05Datorren ostiralean, urriak 9, Gure Esku Dago herri ekimenak “Eskura” hausnarketa prozesuaren aurkezpena egingo du Zestoan. Aurkezpena 19:30ean izango da Udaletxe azpian.
Herri ekimenetik azaldu dutenez, “Eskura” prozesuaren helburua “herri bezala geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen inguruko hausnarketa izango da”.
Bideo honetan azaltzen da “Eskura” hausnarketa prozesua:
Zestoako Gure Esku Dagoren oharra:
Gure Esku Dago herri ekimenak “Eskura” deituriko hausnarketa prozesua abiarazi du. Herri bezala geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen inguruko hausnarketa izango da, beti ere, erabakitzea helburu jarrita, jarraituko beharreko bide-orria zehazteko. Horrela, Zestoan aurkezpena izango da urriaren 9an, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean udaletxe azpian. Batzordetik herritar guztiak gonbidatzen ditugu bertara agertzeko eta ondoren, prozesu honetan parte hartzeko.
Egin zaitez bazkide