Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Udalak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean antolatuta, ‘Estraktuak eta landare osasuna’ tailerra egingo dute datorren asteazkenean, ekainak 12, Iraetako baratzen parkean. Saioan, baratzerako erabil daitezkeen produktu ekologikoen eta landareentzako estraktu ezberdinen inguruan arituko dira. Tailerraz gain, Furgobaratza ere bertan izango da eta baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta hazi ekologikoak eskainiko dituzte. Saioa arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da.