Etxebizitza Sindikatuak ikasturte politiko berriko erronkak aurkeztuko ditu Azpeitian hilaren 26an

Etxejabeekin, alokairuarekin, erroldarekin eta bestelako arazoekin laguntzeko prest da aurtengo ikasturtean ere Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatua. Hilaren 26an izango da Azpeitian asanblada irekia, 19:00etan hasita.

Ikasturte berriarekin batera martxan da Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatua, eta pasa den ikasturtean bezala, etxebizitzarekin lotutako edozein arazori aurre egiteko prest dator aurtengoan ere. Etxejabeekin, alokairuarekin, erroldarekin eta bestelako arazoekin laguntzeko elkartasuna eta babesa antolatzen, aholkularitza juridikoa eskaintzen eta borroka eta mobilizazioak sustatzen jarraituko du Etxebizitza Sindikatuak 2024-2025 ikasturte politikoan ere.

Etxebizitza Sindikatuan parte hartu nahi edota beharra izanez gero, irailaren 26an, ostegunean, Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistan 19:00etan hasiko den asanblada irekirako gonbita luzatzen dugu.

https://youtu.be/w6XEwENeneY?feature=shared




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide