Albisteak

Etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko 2019ko deialdia zabaldu du Zestoako Udalak

Laguntzaren xedea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria dutenei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak bere kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea da. Udalak 30.000 euro bideratuko ditu-laguntza horietara, eta urriaren 1a izango da eskariak egiteko azken eguna.

Eskaera aurkeztu nahi duen orok oinarrietan zehaztuta dagoen dokumentazioa aurkeztu beharko du udaleko gizarte zerbitzuetan, aurrez hitzordua hartuta.

 

Zestoako Udalaren webguneko esteka honetan duzue deialdiaren inguruko informzaio guztia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide